IZEN-EMATEA
IZEN-EMATEA
Gipuzkoako eskualde guztietan miniaturazko sukaldaritzaren eskaintza eta lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, Txapelketak Pintxo kultura sustatu nahi du, honako dekalogo honetan oinarrituta:
TAMAINA EGOKIA ZAPORE MAXIMORAKO:
Pintxoa goi mailako sukaldaritza da miniaturan. Zaporeak, ñabardurak eta testurak biltzen dituzten bi edo hiru mokadu.
1.
ETXEAN EGINA:
Pintxo bat artisau moduan egin behar da establezimenduko sukaldean eta langile kualifikatuekin, ohiko jakintzari jarraituz.
2.
ABANGOARDIA:
Pintxoa bere sormen eta abangoardiagatik nabarmendu behar da.
3.
NORTASUNA:
Pintxoak establezimenduaren nortasuna eta identitatea baloratu behar ditu.
4.
FRESKOTASUNA:
Pintxoak, bai beroak zein hotzak, momentuan prestatu behar dira.
5.
PRODUKTUAREKIKO KONPROMISOA:
Pintxoak produktu freskoaren aldeko apustua egin behar du, gertuko eta denboraldiko produktua.
6.
PROFESIONALTASUNA ZERBITZUAN:
Ostatuak, garbiketa, ordena, elikagaien segurtasuna, arreta adeitsua eta errespetuzkoa, eta zerbitzu arin eta aditua bermatu behar ditu.
7.
INFORMAZIO ARGIA ETA BEGI-BISTAKOA:
Pintxoak kalitate-prezio erlazio egoki eta koherentea eskaini behar du. Era berean, prezioa eta osagaiak argi azaldu behar dira.
8.
GURE ERARA:
Establezimenduak pintxoaren ibilbidea eta barrako kontsumoa bultzatu behar ditu. Zerbitzua hobe da amaitzean kobratzea.
9.
BIZIKIDETZA ETA TOKIKO KULTURA:
Pintxoa gure nortasunaren parte da eta hainbat hamarkadatako tradizioa gordetzen duen altxor txiki bat da. Harekin paisaia dastatzen da, inguruan topagune eta bizikidetzarako gune bat sortuz, euskarak bere adierazpen onena aurki dezan.
10.